Udak Dakarrena
21:30ean
Leire Martinez La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria, gaur, "Udak dakarrena" saioan
EITB Media
Donostiatik zuzenean izango da Julian Iantzik aurkeztuko duen saioa.
-
Leire Martinez abeslaria.
Leire Martinez La Oreja de Van Gogh taldeko abeslariak bere bira berriaren inguruan hitz egingo du gaur "Udak Dakarrena" saioan. Gainera, Onintza Mokoroa artillariaren bisita izango dute.
Bestalde, Neomak taldeko Eneritz Aulestia eta Irati Gutierrez abeslariek, haien proiektuaz hitz egiteaz gain, "Nondik eta Nora" eta "Zaharrak Berri" abestiak joko dituzte. Ondoren, Iker Vicente aizkolariak, Donostiako Urrezko Kopa jokatu eta hurrengo egunean, aizkoraren eta bere ibilbidearen inguruan hitz egingo du.
Bukatzeko, Jon Olivares aktoreak bere azken proiektuen berri emango du, eta Imanol Etxeberriak Amonaren Saskia bere proiektuaren berri emango du.
"Udak Dakarrena" astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.