Udak Dakarrena
21:30ean
Twin Melody ahizpak eta Sebastian Lizaso, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan
EiTB
Gainera, Irati Errandonea eta Egoitz Txurruka berriemaileak Euskal Herrian barrena ibiliko dira udako plan eta protagonisten bila.
-
Paula eta Aitana Etxeberria ahizpak, Twin Melody. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Gaurko "Udak Dakarrena" saioan, era guztietako gonbidatuak jasoko ditu Julian Iantzik zuzenean Zumaian. Besteak beste, Twin Melody ahizpak, Paula eta Aitana Etxeberria, izango dira saioan gonbidatu eta abeslari eta youtuber ordiziarrek sare sozialetan daramaten ibilbideaz hitz egingo dute. Mundu mailan arrakasta lortu dute beraien bideo eta abestiekin, eta orain Tik Tok sare sozialean milioika jarraitzaile dituzte.
Beraiekin batera, Sebastian Lizaso bertsolaria egongo da. Uda ezberdin hau bertsolari batentzat nolakoa izaten ari den kontatuko digu Sebastianek.
Egunero bezala, Irati Errandonea eta Egoitz Txurruka berriemaileak Euskal Herrian barrena ibiliko dira udako plan eta protagonisten bila. Irati, adibidez, Gasteizen egongo da, Andre Maria Zuriaren eguneko ezohiko giroa jasotzeko asmoz. Txurru, berriz, Zumaiako kaleetan barrena joango da, herriko plan onenak erakusteko prest.
"Udak Dakarrena" astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.