Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

13:30ean

Koronabirusa aurrez aurre, asteburuan, "Teknopolis" saioan

EITB

Josune Goikoetxea gaixotasun infekziosoetako zerbitzuko buruarekin eta Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzailearekin bilduko da saioa.

  • Josune Goikoetxea, gaixotasun infekziosoetako zerbitzuko burua.

    Josune Goikoetxea, gaixotasun infekziosoetako zerbitzuko burua. Argazkia: "Teknopolis".

Aste honetako "Teknopolis" saioa koronabirusaren inguruan jardungo da.

Alde batetik, Gurutzetako Ospitalera joko dute pandemiaren bigarren olatuari aurre egiten nola ari diren jakiteko. Lehenengo olatuan gakoa izan zen sail desberdinen arteko elkarlana eta koordinazioa: lehen arreta, neumologia, gaixotasun infekziosoena... Hain zuzen ere, ospitaleko gaixotasun infekziosoetako zerbitzuko buruarekin izango du saioak hitzordua, Josune Goikoetxearekin. Lehen olatu hartatik hona gizarteak zer ikasi eta hobetu duenaz galdetuko diote. Goikoetxeak argi du: "ez dute inoiz ahaztuko bizi izan zutena", eta babes-neurriak har ditzagun eskatzen digu, bere aburuz, luzerako daukagu eta.

Ondoren, Koronabirusaren gakoak atalean talde immunitatea zer den argituko du Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzaileak. Koronabirusaren pandemia geldiaraziko luke talde immunitateak, eta lortzeko modu desberdinak daude, baina balantzan jarri behar dira etika eta eraginkortasuna.

"Teknopolis" saioa larunbatean 13:30ean izango da ikusgai ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emankizunak eitb.eus bidez ere eskainiko dira.