Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Hazitik sukaldera, aste honetan, 'Teknopolis'en

EiTB

Batetik, Kantaurialdean hazten diren goi-mendiko espezietako haziak ikertuko dituzte, eta, bestetik, elikagaiak prestatzeko teknologia berriak ezagutuko dituzte.

  • 'Teknopolis' saioaren lantaldea

    'Teknopolis' saioaren lantaldea. Irudia: EiTB

Aste honetako 'Teknopolis' programak haziak izango ditu hizpide lehenengo eta elikagaiak prestatzen amaituko du bidaia. Hasteko, landaretza oso berezi baten bila joango dira Aizkorri-Aratz parke naturalera. Goi-mendiko eta klima oso hotzetako espezie batzuk Kantaurialdean ere hazten dira, espero zitekeena baino klima epelagoan. Goi-mendietako landareak berotze globalera egokitzeko gai izango diren ala ez ikertzeko giltza izan daitezke hazi horiek. Ikerketarako, landareak lokalizatu eta horien haziak biltzen dituzte adituek.

Elikagaiak prestatzeak iraultza ekarri zuen janariaren usain, zapore eta ehunduran. Gaur egun, baliabide desberdinak erabiltzen dira sukaldean, eta janaria berotzeko erabiltzen den teknologiaren ikerketak ez du amaierarik. Egosketako etxetresnak egiten dituzten marka handi askoren produktuen tripetan Euskal Herrian egindako osagai teknologikoak daude. Garaia parke teknologikoan elkarlanerako laborategi bat jarri dute martxan, sukaldean aritzeko teknologiak eta produktuak ikertu eta garatzeko.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.