Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Industria 4.0 aztergai, aste honetan, 'Teknopolis'en

EITB

Konektagarritasun unibertsala eta digitalizazioa xede duten proiektuak ezagutuko ditu saioak.

  • Langile bat, makina batean lanean

    Langile bat, makina batean lanean. Irudia: EiTB

Konektagarritasun unibertsala eta digitalizazioa gure bizitzaren esparru guztietara zabaltzen ari diren bitartean, mundu osoko industria laugarren iraultzara, 4.0 industriara salto egiteko prestatzen ari da. Aste honetan 'Teknopolis'en xede hori duten proiektuak ezagutuko dituzte.

Batetik, TKNIKA Lanbide Heziketari aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako EAEko zentroak koordinatzen dituen egitasmoen berri izango du saioak: mantentze-lan prediktiboa zertan gauzatzen den, eransketa bidezko fabrikazioak diseinuan ekarri duen aldaketa eta robotika kolaboratiboa, hau da, elkarren ondoan lan egiten duten gizakiak eta robotak.

Bestetik, Mondragon Korporazioa kide duen Europako proiektu bat izango dute hizpide: Productive 4.0 izena du eta Europako industria digitalizatzea du helburu. Azkenik, Zientzia Animatua atalean, roboten eta androideen arteko desberdintasunak bereizten ikasiko dugu.

'Teknopolis' gaur izango da ETB1en ikusgai 13:30ean, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.