Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en

Makina-Erremintaren Biurtekoa, gaur, 'Teknopolis'en

EITB

Euskarri digitalean lan egiten duten makina puntakoenak ezagutuko dituzte eta, gainera, 3D inprimagailuak ebakuntzetan izan ditzaketen erabilpenak ezagutuko ditu.

BEC (Bilbao Exhibiton Centre) Barakaldoko azokan ospatu den Makina-Erremintaren Biurtekoan izan da aste honetako 'Teknopolis' saioa. Industria 4.0 helburu hartuta, euskal enpresa asko pasatu dira euskarri digitalean lan egitera, eta makinak sarean dituzte. BECeko azokan adibiderik puntakoenak erakutsi dituzte. Gainera, ez dira falta izan robot kolaboratiboak eta mekanizatzeko zentro aurreratuak. Makina-erremintaren aro berri batean sartu gara.

Aliantza emankor bat ere ezagutuko dute: zirujauak eta 3D inprimagailuak. Izan ere, hiru dimentsiotan inprimatzea oso lagungarria da, adibidez, ebakuntzak prestatzeko. Tknika eta Biodonostia, TECNUMekin batera, elkarlanean ari dira 3D inprimagailuek medikuntzarako duten erabilera garatzeko.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai ETB1en, 13:30ean, eta igandean, ordu berean, ETB2n.