Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en y ETB2

Medikuntzaren eta zuzenbidearen bidegurutzean, aste honetako 'Teknopolis'

EITB

UPV/EHUko Zuzenbide eta Giza Genoma katedrako Pilar Nicolas legelariarekin arituko dira.

1990eko hamarkada hastearekin batera jarri zen martxan Giza Genoma Proiektua. Aurretik inoiz ezagutu ez zen agertoki bat ekarri zuen egitasmo hark. Zer gaitz izango ditugun jakingo dugu? Geneak manipulatzea posible izango da? Gure material genetiko osoan idatzita dagoena lehenbizikoz irakurtzeko aukera izateak horrelako galdera berriak ekarri zituen, batzuk ia fikziozkoak. Testuinguru horretan sortu zen 1993an UPV/EHU-ko Zuzenbidea eta Giza Genoma katedra. Diziplina anitzeko talde hau 20 urtez aritu da genetikaren arloan ematen diren aurrerapausoek planteatzen dituzten kezkentzat erantzun bila zuzenbidean, etikan nahiz gizartean. Pilar Nicolas legelariarekin arituko da aste honetako 'Teknopolis' amaierarik ez duen galdera-erantzun horiei buruz jakiteko.

Saioak, gainera, ataka batean jarriko du ikertzaile gazte bat: Itziar Urizarrek gure Atariko Proba egin beharko du. Gaindituko du?

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • ETB1