Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Etorkizuneko nekazaritzaz ariko dira asteburuan 'Teknopolis' saioan

A.E.|EiTB

Klima aldaketak ekar dezakeen agertoki berrian zer-nolako nekazaritza izango den erakutsiko dute saioan.

Ikusten dugun paisaia aldakorra da, toki eta une jakin bati dagokio. Duela 100 urte labore batzuk landatzen ziren, eta hemendik 100 urtera beste batzuk landatuko dira, seguruenik. Gainera, ez dago dudarik klima aldaketak gure inguruko paisaiaren bilakaera bizkortuko duela. Zer erein eta zer jango dugu bihar? Klima aldaketak ekar dezakeen agertoki berrian, zer-nolako nekazaritza izango den erakutsiko digute aste honetako 'Teknopolis'en. Izan ere, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Neikerren etorkizunari aurrea hartu nahian dabiltza; adibidez, lehorteei aurre egingo dieten babarrun barietateekin edo garagarrarekin.

'Teknopolis' larunbatean 13:30ean dago ikusgai ETB1en eta igandean 13:25ean ETB2n.