Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Protesiak eta bizkarmuineko lesioak hizpide, 'Teknopolis'en
EITB
Protesia duten bi neska ausart izango dira protagonista, eta gainera, bizkarmuineko lesioak konpontzeko azken ikerketak ezagutuko dituzte.
Aste honetako 'Teknopolis' saioan bi emakume ausart ezagutuko dituzte. Lehenengoa Ane Urrutia da, zazpi urteko neska arrasatearra. Zumba dantzatzen ikusiz gero, kosta egiten da konturatzea ezkerreko hankan protesi bat daramala. Peroneko aplasiarekin jaio zen Ane, eta bi urte bete baino lehen, hanka anputatu behar izan zioten. Bere gurasoek diote ez duela inolako mugarik, eta berak gauza bakar bat botatzen du faltan: pino-puente egitea. Bigarrena, berriz, Aisha Jouali da. 14 urterekin eskua galdu zuen, auto-istripu baten ondorioz. Orain, esku bionikoa du: zortzi mugimendu egin ditzake, bere beharretara egokituta, gainera.
Protesiek falta den gorputz-adarraren lekua eta funtzioa betetzen dute, eta urtero hobetuz doaz. Bizkarmuineko lesioak konpontzeko tratamenduekin ez da horrela gertatzen. Ikerketak poliki doaz. Dena dela, itxaropen handia ekarri duen tratamendu bat ezagutuko dugu, nanohodi bidezkoa. CIC-Biomagune zentroan egindako ikerketa batek erakutsi du lesioak banatutako neuronak elkarrekin birkonektatzen direla nanohodien gainean daudenean. Oraindik animaliekin probatu behar da pertsonetan saioak egiten hasi aurretik, baina aurkikuntza honek bizkaimuineko lesioen tratamendua irauli lezake hamar urte baino lehen.
'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da 13:30etik aurrera ETB1en eta igandean, ETB2n, ordu berean.
>, ordu berean.