Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Arrainak hizpide, aste honetako 'Teknopolis' saioan

EITB

Groenlandiako marrazoaz arituko dira, 500 urte bizitzera hel daitekeen espezie arraroaz. Gainera, akuaponia ezagutuko du, arrain eta landare jangarriekin egindako haztegi-ekosistema zirkularra.

  • Irudirik ez

    Irudirik ez

Arrainak izango dituzte hizpide aste honetako 'Teknopolis' saioan. Bizitza luzeena duen animalia ornoduna arrain bat da, marrazo bat; Groenlandiako marrazoa, hain zuzen ere. 500 urtez bizi daiteke. Artikoko ur hotzetan bizi da, baita Kantauri itsasoko ur sakonenetan ere. Duela gutxi espezie honetako 50 urteko kume bat agertu da Kantauri itsasoan, eta aste honetako saioak horrelako espezie arraroak nola ikertzen diren ikusiko du.

Bestalde, etorkizunean arraina jaten segitzekotan, bide berriak jorratu beharko ditugula aztertuko du saioak. Akuaponia, arrain eta landare jangarriek osatzen duten haztegi-ekosistema zirkularra, da bide horietako bat. Tknika zentroan, adibidez, tilapia arrainak eta tomateak ari dira hazten sistema horren bidez. Horrela, nekazaritzako eta akuikulturako moduluetako irakasleak trebatzen ari dira etorkizuneko haztegiak izan daitezkeen horietan. Menu osoa haztegi bakarrean.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en, eta igandean, 09:50ean, ETB2n.