Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Grafenoa, 'etorkizuneko materiala' aztergai, 'Teknopolis'en

A.H. | EITB

Amaia Zurutuza Grapheneako zuzendari zientifikoarekin eta Nanobiocel taldekideekin arituko dira material honen onura eta ezaugarriak aztertzen.

Material berrietan etorkizun handikorik bada, grafenoa da material hori, eta aste honetako 'Teknopolis' saioak gertutik ezagutuko du. Hala iradoki zuen behintzat 2010ean Fisikako Nobel saria grafenoa isolatu zutenei eman izanak. Ordurako 'etorkizuneko material' honek hamaika aplikazio iraultzaile izango zituela uste zen. Grafenoaren ikerketa zertan den ederki daki Amaia Zurutuzak, Grapheneako zuzendari zientifikoa da, eta bere ikertzaile-bizitzako azken urteak grafenoa ikertzen eta ekoizten eman ditu.

Egia esan, grafenoa dagoeneko ez da ikerketarako gai soila. EHUko Farmazia fakultatean botika berriak hobetzeko erabiltzen dute, adibidez. Nanobiocel taldekoekin izan da aste honetako 'Teknopolis'. Mikro eta nanokapsulak garatzen dituzte, kapsula horietan botikak sartzen dira, eta gaitza dagoen tokian askatzen dira. Botikak ez ezik zelulak ere sartzen dituzte kapsuletan, organismoak errefusatu ez ditzan. Eta zelula horiei kapsularen barruan bizirik eustea ez da nolanahiko erronka.

Amaitzeko, mugikorretarako aplikazio baten berri emango du saioak: ZientziApp du izena, eta zientzia albisteekin egunean egoten lagunduko dizu.

'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da 13:30ean, ETB1en; eta igandean, 10:15ean, ETB2n.

B2n.