Oholtzan
22:00etan
Sanjosetako Trikiti Jaialdia, gaur gauean "Oholtzan" saioan
EITB Media
Tomas Soraluze Balenziaga 'Epelde' trikitilaria omendu dute aurtengo jaialdian, Azpeitiko Soreasu antzokian.
-
2022ko Sanjosetako Trikiti jaialdia.
"Oholtzan" saioak 2022ko Sanjosetako Trikiti Jaialdia eskainiko du gaur, martxoren 12an Azpeitiko Soreasu antzokian grabatutako ikuskizuna.
Aurtengo jaialdia oso berezia izan da, Tomas Soraluze Balenziaga Epelde trikitilaria omendu dutelako. Harekin nolabaiteko harremana edo lotura izan duten trikitilariek parte hartu dute oholtza gainean sorpresa eta emozio handiko ikuskizunean, horien artean: Matitterrak eta Jauregi; Elustondo anai arrebak; Izer eta Alabier; Aitor eta Iñigo Epelde, Epelde anaiak; Itzeder eta Tribilter; Zabalde, Berastegi eta Lutxurdio; eta Tomas Soraluze Epelde berak ere hiru pieza eskaini ditu. Laxaro Azkue izan da ikuskizunaren aurkezlea.
"Oholtzan" gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.