Oholtzan
23:00etatik aurrera
Tolosako Abesbatza Lehiaketaren amaiera ekitaldia, gaur gauean, "Oholtzan" saioan
EITB Media
52. edizioa agurtzeko joan den azaroaren 1ean Leidor antzokian egindako sari banaketaren kontakizuna egingo du Imanol Artolak. Sari nagusia Euskal Herriko Gazte Abesbatzak irabazi zuen.
-
Euskal Herriko Gazte Abesbatza Tolosako Abesbatza Lehiaketan
52. Tolosako Abesbatza Lehiaketaren amaiera ekitaldia ikusteko aukera izango dugu gaur "Oholtzan" saioan, 23:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Imanol Artolak egingo du joan den astelehenean (azaroak 1) Leidor antzokian grabatutako emanaldiaren kontakizuna.
Iazko etenaldiaren ostean, formatu txikiagoan jokatu da Tolosako lehiaketa entzutetsua, zortzi parte hartzailerekin. Tartean, Aitor Biainek eta Basilio Astulezek zuzendutako Euskal Herriko Gazte Abesbatza egon da, aurtengo sari nagusiaren irabazlea.
Madrilgo Gazte Abesbatza, Kataluniako Cor Bruckner, Hungariako Cantemus Children's Choir, Estatu Batuetako The Missouri State University Chorale, Estoniako Mixed Choir Vox Populi, Letoniako Fortius Chamber Choir eta Norvegiako Stemmer izan dira gainerako partaideak.
Tolosako Abesbatza Lehiaketaren aurretik Baztango kantu bazkaria izango dugu ikusgai "Oholtzan" saioan.