Itxi

Naufragoak

Naufragoak

Naufragoak

22:30ean

Mikelen itzulera, gaur gauean "Naufragoak" saioan

EITB Media

Gaurko abordatze proban, kanpaiaren bila abiatu beharko dira lehiakideak itsu-itsuan, kaktus artean.

0:43
Kaktusak, 10. ataleko probaren protagonistak

Gaurko "Naufragoak" saioan, Mikel gainontzeko partaideengana itzuliko da fisikoki eta mentalki indarberrituta, Ainhoari irabazitako Azken Guden ondoren. Naufragoek ahozabalik jasoko dute Algortakoaren itzulera. Xubanentzat, esaterako, zartako bat izango da; eta Jabataren kasuan, estrategiak bertan behera utzi, eta buruak eztanda egingo dio.

Cayo Terrero infernua da, eta astearteko atalean, bosgarren uhartearen gogortasuna pairatuko dute naufragoek. Irla honek erdi-erdian gatzaga bat dauka, eta, bertan, kaktus erraldoi eta arantzatsu bat. Hartara, hurrengo abordatze probaren helburua kaktus barruan kokatuta dagoen kanpaia jotzea izango da. Baina "Naufragoak" saioan garaile izatea ez da lan erraza, eta, hamargarren saioko lehia, itsu-itsuan, begiak estalita, egin beharko dute. Kanpaia jotzeko bereak eta bi igaro beharko dituzte, eta erorketak, zauriak eta desorientazioa izango dira nagusi.

Lurra gero eta gertuago dago eta bakarkako etapa berri honetan, lehiakideek mina albo batera utzi beharko dute abenturan aurrera egin ahal izateko. Abordatze probek, gainera, gero eta garrantzi handiagoa dute, galtzaileentzako Cayo Muerton Azken Guda izango dute zain eta.

Mikel damutu egingo ote da lehiaketara bueltatzeaz? Jabatak estrategiaren bat izango du arantzak ekiditeko? Eta Ilargik, zer nolako eguna izango du, lehiatzeko prest egongo da edo etxerako bidean pentsatuko du berriz ere?

"Naufragoak" asteartero izaten da ikusgai 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.