Joseba Arguiñano Sukalerrian
13:15ean
Mari Jose Burst gonbidatu, gaur arratsaldean, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Krema gozoz eta marmeladaz betetako krepeak prestatuko dituzte.
-
"Joseba Arguiñano Sukalerrian". EITB
Astea bukatzeko, gaur, saio gozoa egingo dute "Joseba Arguiñano Sukalerrian" jatorria Iparraldean duen Mari Jose Burst ekoizlearekin. Irular artisau marmeladak egiten ditu Iruritan, zapore bitxiak lantzen ditu, eta, haren marmeladak oinarri hartuta, plater bikaina prestatuko du Joseba Arguiñanok: krema gozoz eta marmeladaz betetako krepeak. Eta gozotasunez amaitzeko, Iruñeko Beatriz gozotegira joango dira bisitan, bertako "garrotiko" ezagunak dastatzera.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa astelehenetik ostiralera izaten ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.