Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Sukaldaritza saio berria

Joseba Arguiñanorekin kozinatu nahi al duzu? Etorri eta parte hartu saio berrian!

eitb.eus

'Joseba Arguiñano Sukalerrian' ETB1eko saio berria sukaldaritza maite duen jendearen bila dabil platoan kozinatzeko. Sukaldean trebea al zara? Hauxe da, bada, zure aukera! Bidali bideo-aurkezpen bat!

0:27
Joseba Arguiñano

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" eguneroko sukaldaritza saio berria estreinatuko du ETB1ek datorren ekainaren 29an. Eguerdiro izango da ikusgai, "Gaur Egun" albistegiaren aurretik, eta Josebarekin berarekin platoan kozinatuko duten herritarrak azalduko dira bertan.

Hortaz, sukaldaritza maite duten pertsonen bila dabil saioa, Josebari lekuan lekuko sukaldeko ohiturak, bitxikeriak, pasadizoak, errezetak… erakutsiko dizkioten pertsonak, alegia.

Hautaketa prozesua

Nola igo bideoa? "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioaren webgunean, formulario bat aurkituko duzu. Datu pertsonalak bete, bideoa erantsi eta lege oharra onartu, eta ondoren, "bideoa igo" botoiari eman.

Bideoak formatu hauetan igo ditzakezue: AVI, MOV, MP4, FLV, MPEG, 3GP eta MKV. Kontuan izan artxiboaren iraupenak, pisuak eta Interneteko konexioak eragina izango dutela bideoa igotzeko prozesuan. Mugikorrarekin graba dezakezu, baina gogoratu horizontalean grabatu behar duzula. Arazoak baldin badituzu, jarri gurekin harremanetan sukalerrian@eitb.eus helbidean.

Saioak berak egingo du hautaketa, eta harremanetan jarriko da aukeratutako pertsonekin noiz eta nola grabatuko duten zehazteko.

Animatu eta bidali zuen bideoak! Joseba Arguiñano zain duzue.