Itxi

Jateko Modukoa

Jateko Modukoa

Jateko Modukoa

22:30ean

Gaurko menua bero-bero dator "Jateko Modukoa" saioan

EITB Media

Annek, Anak eta Anek jarriko diote saltsa saioari, izen antzekoa duten zenbait sukaldari.

0:43
Haritz Orcaray Petatu,

Gaur gauean, Klaudio Landak aurkezten duen "Jateko Modukoa" saioak Haritz Petatu izango du gonbidatu. "Baserria" saioan ezagutu genuen nafarra harreman luze baterako neska berezi baten bila dabil, eta bere gustua limurtzeko prest dauden hiru sukaldari izango ditu aurrean: Anne gasteiztarra, Ana donostiarra eta Ane galdakaoztarra. Antzeko izenak dituzten arren, oso izaera ezberdinekoak dira. Haritz eskakizun zorrotzeko mutila da, eta oso argi ditu gauzak, zein sukaldari izango da bere prototipoa? Nork izango du feeling handiena gonbidatuarekin?

Menua hasteko, errezeta sofistikatua aukeratu du nafarrak. Bigarrenerako, berriz, aitona-amonen ezkontzako banketean zerbitzatu zuten plater bat hautatu du. Maitasunak urte luzez irauteko errezeta sekretua izango ote da?

Bigarren errezeta prestatu bitartean, hitzorduak izango dituzte, eta neskek Haritzekin bakarka duten denbora laburra ondo baino hobeto aprobetxatu beharko dute. Joko pikanteek giroa berotuko dute: estuasunean jarriko duten galderak erantzun beharko ditu Anak; Anne karta-joko berezi batean aritu beharko da; eta Ane, txanponaren jolasean. Gainera, sari beroak egongo dira jokoan. Nor izango du gustukoen Haritzek?

Postrea izango da sukaldari bakoitzaren gaitasunak erakusteko momentua, euren errezeta gogokoenak ekarriko baitituzte etxetik prest.

Gainera, plater guztien dastaketa itsu-itsuan izango da; plater bakoitza nork prestatu duen jakin gabe probatu eta ebaluatu beharko du Haritzek. Amaieran, jatekoa prestatu duten hiru sukaldarien artean, jakirik gustukoenak prestatzea lortu duena hobeto ezagutzeko aukera izango du afari erromantiko batean. Bertan, biek jakingo dute ea Haritzi gehien gustatu zaion sukaldariak prestatu dituen jateko moduko plater gehien.

"Jateko Modukoa" ostegunetan izaten da ikusgai 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.