Itzulera
22:30ean
"Itzulera" saioaren azken atala eskainiko da gaur gauean
EiTB
Xabier Mikel Errekondok, Arantxa Orbegozok, Imanol Agirretxek, Oskar Lasak, Nagore Osorok eta Markel Irizarrek bizikleta erronka bat prestatuko dute.
Zazpigarren eta azken atalean, bizikleta erronka bati egin beharko dute aurre "Itzulera" saioko partaideek. Markel Irizar egon da aurreko programa guztietan coach eta entrenatzaile lanak egiten, Bilbao-Bilbao 125 km-ko martxa prestatzeko. Koronabirusaren krisiak behartuta, aldaketak egon dira aipatutako erronka horretan, eta azkenean, antzeko proba bati egin beharko diote aurre gure sei kirolariek.
Xabier Mikel Errekondo eskubaloi jokalaria, Arantxa Orbegozo txirrindularia, Imanol Agirretxe futbol jokalaria, Oskar Lasa pilotaria, Nagore Osoro patroia eta Markel Irizar txirrindularia izan dira saioko protagonista nagusiak, eta "Itzulera"ko landetxean bizitako unerik onenak gogoratuko dituzte azken atal honetan, nola ez, argazki bidez. Bestalde, kirol munduan bizitako unerik gogorrenak eta dibertigarrienak ere izango dituzte hizpide. Elkarbizitzan izandako bizipen hunkigarrienak ere ekarriko dituzte gogora, eta kirolari bakoitzak jasotako bisita zirraragarrienak eta hunkigarrienak ikusiko ditugu atal honetan.
Ez galdu "Itzulera" saioa, Agustin Ezenarroren eskutik, gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.