Itxi

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

Gaur, 22:30ean

Alex Sardui, Everestera igo zen lehen espedizio euskaldunaz, "Itxi Liburuak" saioan

EiTB

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Gatibu taldeko abeslariak munduko gailurrik altuenera igo ziren lehen euskaldunen inguruko datu guztiak ezagutuko ditu.

0:29
Alex Sardui

Gaurko "Itxi Liburuak" saioan, Alex Sardui Gatibu taldeko abeslaria izango dute gonbidatu, eta irakasle lanetan jarriko dute, Everestera igo zen lehen espedizio euskaldunaz hitz egiteko.

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, munduko mendirik altuena oinarri hartu, eta historiaren mamira joko dute; igoera eta jaitsiera gogoratuko dute, baita ikurrina munduko tontorrik altuenean jarri zuten unea ere. Besteak beste, Everesteko gailurrera iritsi izanaren froga eskuetan izango du Sarduik. Eta ez hori bakarrik, gailurrera iritsitako txamarra ere soinean izango du.

Arangurenek ez ezik, beste hainbat adituk ere lagunduko diote Alex Sarduiri erronkari aurre egiten. Martin Zabaleta, Angel Landa eta Felipe eta Txomin Uriarte alpinistak, Kata Etxebarria senidea eta Antton Iturriza mendi aditu eta kazetaria izango dira horien artean.

Bidean ikasitako guztia unibertsitateko ikasleei azaldu beharko die gero. Baina ezingo du ikasitakoa hitzez hitz errepikatu. Bere bizipenetatik abiatu eta modu original batean azaldu beharko du gaia, ikasleen arreta bereganatzeko.

Euskal Herriaren Historia ikasteko modu desberdin bat, ostegunero

Astero, pertsona ezagun bat ikusiko dugu ikaslez betetako ikasgela batean Historia klase bat ematen. Aldez aurretik, ordea, egokitu zaion historia gaiari buruzko azalpen eta ariketa praktikoak jasoko ditu, Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta. Aurreko astean, Ramon Agirrek Karlistadak aztertu zituen.

"Itxi Liburuak" saioa ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.