Itxi

Irabazi arte

Irabazi arte

Irabazi arte

Aurrestreinaldiak

"Irabazi Arte!"ren 3. denboraldiaren lau aurrestreinaldi egingo dira urtarrilean

EITB Media

Hilaren 13an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 14an Iruñeko Baluarte Jauregian, 20an Gasteizko Europa Jauregian eta 28an Bilboko Euskalduna Jauregian izango dira. Gonbidapenak (doakoak) dagoeneko eskuratu daitezke, Bilbokoak izan ezik.

  • Otsailean estreinatuko da telesailaren denboraldi berria

    Otsailean estreinatuko da telesailaren denboraldi berria

"Irabazi Arte!"ren hirugarren denboraldia ate joka dugu: otsailaren 2an estreinatuko da PRIMERAN plataforman eta astebete geroago (hilaren 9an) ETB1en. Aurretik, baina, lau aurrestreinaldi egingo dira, telesailaren jarraitzaileen gozamenerako: urtarrilaren 13an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian; hilaren 14an Iruñeko Baluarteko Jauregian; hilaren 20an Gasteizko Europa Jauregian, eta hilaren 28an Bilboko Euskalduna Jauregian. Ekitaldietara joaten direnek lehen atala ikusteko aukera izango dute primizian. Dagoeneko eskuragai daude gonbidapenak (doakoak), Bilbokoak izan ezik, aretoetako webguneetan eta leihatiletan:

  • Donostia: urtarrilak 13 (larunbata), 17:30ean
  • Iruñea: urtarrilak 14 (igandea), 12:00etan
  • Gasteiz: urtarrilak 20 (larunbata), 12:30ean
  • Bilbo: urtarrilak 28 (igandea), 12:00etan

Hiru hilabete joan dira moto istripu latza gertatu zenetik. Jon, istripuaren erruduna aurkitu nahian, obsesionatu egingo da. Amets, azkenik, armairutik irtengo da futbol zelaian. Bestalde, Olatzek bere gorputzarekiko dituen beldurrak gainditu beharko ditu Gorkarekin duen bikote harremanean. Lili eta Malen nerabetasunaren fasean sartuko dira, eta Printzesen aldagelan jokalari berri bat azalduko da: Alaitz, Noraren etsaia bihurtuko den neska.

Kontu horiek guztiak abiapuntu hartuta, Printzesak futbol taldearen istorio berriekin gozatzeko aukera izango dugu lehendabizi PRIMERAN plataforman eta ondoren ohiko lekuetan: hots, ETB1en, eitb.eus-en, EITBren YouTube kanalean eta "Go!azen"en appan.