Itxi

Hizka Mizka

19 saioren ondoren

Amaia Parra kanporatu dute 'Hizka Mizka' lehiaketan

I.A.

Lehia gogora izan du Amaiak Ibonen kontra, baina, azkenean, 19 saioren ostean, "Beasaingo titana" garaitu du lehiakide berriak.

2:46

Inork ez zuen Amaiaren porrotik espero, Zuhaitz Gurrutxaga "Hizka Mizka" saioaren aurkezleak ere ez, baina azkenean garaitu egin dute. Lehia estua izan dute Amaiak eta Ibonek saio guztian zehar; hainbat alditan berdinduta ere izan dira, baina azkenean lehiakide berria izan da garailea.

19 saiotan izan da beasaindarra lehiaketan, eta, beraz, 19. aurkariak lortu du Amaiari aurre egitea. Ibon Astorkiza deitzen da, Astrabudutik dator, 39 urte ditu, eta euskara irakaslea da txapeldun berria.

Halere, Amaia Parra "Beasaingo titana" ez da etxera esku-hutsik joan, 3.700 euro irabazi baititu lehian izan den 19 saioetan. Pena handiz joan zaigu ingeniaria, eta etxeko guztiak agurtu ditu joan aurretik.

Ea Ibonek bere marka hausterik duen. Ez du batere lan erraza izango!

"Hizka Mizka", astelehenetik ostiralera, 18:30ean, ETB1en.