Itxi

Hi, Selfie!

Hi, Selfie!

Hi, Selfie!

22:15ean

Dibertsioz eta tentsioz gainezka dator gaur 'Hi, Selfie!' Iruñetik

A.E. | EiTB

Uztailaren 4tik aurrera egunero izango da ikusgai Julian Iantzik aurkezten duen lehiaketa.

0:16

'Hi, Selfie!' lehiaketak eten bat egingo du gaurko emanaldiaren ondoren, eta uztailaren 4tik aurrera egunero izango da ikusgai, 'Gaur Egun' albistegiaren ostean. Osteguneko saio honetan, berriz, Iruñeko kaleak zeharkatuko dituzte selfiezale onenek.

Gasteizko bi talde arituko dira aurrez aurre, Lizentziatuak eta Karatekak, Nafarroako hiriburuan zehar Julian Iantziren aginduak betetzen. Argazkiak hobekien irudikatzen dituen taldeak irabaziko ditu erronka eta azken probarako puntuak.

Azken txanpan, probarik gogorrena eta azkarrena gainditu beharko dute taldeek: Julian Iantzi aurkitzea, alegia. Non ote dago ezkutatuta? Zein taldek aurkituko du lehenago? Lan honetarako, derrigorrezkoa izango dute pistak ondo jarraitzea; izan ere, talde bietako batek bakarrik irabaziko du 1.000 euroko saria.

'Hi, Selfie!' lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago. Lehiakide izan nahi baduzu, eman izena selfie@eitb.eus helbidean.

'Hi, Selfie' gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en.

ng>