Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Ziordia, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Sakanako herriko bazterrak ezagutuko dituzte bizilagunen eskutik 22:00etatik aurrera.

0:34
Ziordian

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Sakana haraneko Ziordia herria ezagutuko dute gaur, maiatzak 16an, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan.   

Hasteko, Amaia Iparragirrek egingo dio harrera Mikel Pagadi aurkezleari. Amaiak Ziordiko liburutegian egiten du lan. Izatez Idiazabalgoa da, baina urteak daramatza herrian. Egun, Olatzagutian bizi da eta badu bi herrien artean dagoen leku kuttun bat: Batueko iturria. Bertako urak ba omen ditu hainbat onura eta Amaiak bertara eramango du Pagadi. Behin mendian ibilita, herriko festen berri izango du gure aurkezleak. Unaik eta biek jaietan ordu txikitan egiten den prozesioa egingo dute; pregoi eta guzti. Ondoren, herriko ile-apaindegia ezagutuko du. Ana Fuste da bertako jabea eta ile-apaindegia urez inguraturik dagoela azalduko dio, baita apain-apain jarri ere. Bukatzeko, beste gipuzkoar batekin egingo du topo. Narciso Izagirrek 10 urte baino gehiago daramatza astebururo Ziordira joaten eta Urbasaren magalean duen txokoan hamaiketakoa egingo dute elkarrekin. 

Zuhaitzek, berriz, Mikel Perkazekin egingo du topo, azken hau bere etxeko balkoian dagoela. Mikelek etxe berezia du, lastozkoa, alegia. Ondoren, Evaristorengana eramango du gure aurkezlea; Mikel La Polla Records-eko abeslariaren laguna izango ote da? Eta abeslaritik abeslarira, Zuhaitzek gizonezko ahots bat entzungo du kantuan, leihora gerturatu eta han ikusiko du Josemi Martis, abesten. Josemi abeslaria da eta, besteak beste, New Yorkeko Central Parken kantuan ibilitakoa da. Hainbat esperientzia eta istorio kontatuko dizkio Zuhaitzi eta txundituta utziko du bere ahotsarekin. Nazioarteko ildoari jarraiki, Punta Canan Alinarekin egingo du topo; Alinaren baratzea da Punta Cana. Alina errumaniarra da eta euskara ikasi du 'post-it' metodoarekin. Hizkuntzak ikasteko metodo onena omen da, honen erakusle, Alinak zortzi hizkuntza dakizki. Zuhaitzi errumaniera apur bat erakutsi ostean, Errumaniako jakiak dastatuko dituzte. Amaitzeko, kirola egiten bukatuko du Zuhaitzek Ziordiko bisita. Ruben Izkok eta Jorge Azanzak gimnasiora eramango dute Zuhaitz, saunan ere sartuko dira eta entrenamendu osteko garagardo sakratuarekin bukatuko dute eguna.

"Herri Txiki, Infernu Handi", gaur, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.