Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Etxarri Aranatz, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Zuhaitzek eta Pagadik Sakanako Etxarri Aranatz herria ezagutuko dute. Jaxone, Xabier, Juanito, Eva Maria, Nati, Pastor, Valero eta Bombo eta Txarrantxas aurkituko dituzte han.

0:31
Mikel Pagadi

Etxarri Aranatz herria bisitatuko dute gaur Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan. Han, Jaxone, Xabier, Juanito, Eva Maria, Nati, Pastor, Valero eta Bombo eta Txarrantxas aurkituko dituzte, eta horien guztien istorioak.

Mikel Pagadi kaletik doala, Jaxonerekin topo egin, eta Etxarri Aranatzen berri emango dio honek: bertakoez eta bertakoen hizkeraz arituko dira. Plazan ariketak egiten ari dela, Xabier topatuko du. Azkoitiarra da Xabier, eta Etxarri Aranatzera txandala eramaten lehena izan zela azalduko dio Pagadiri, eta bere hiru pasioak ere erakutsiko dizkio. Mikelek Juanito ikusiko du jarraian egur artean. Sakanako aizkora eskola darama Juanitok, eta aizkoran aritzeko egurrak nola prestatzen dituen erakutsiko dio, baita aizkoran jarri ere. Bidean oinez, bestalde, Eva Maria topatuko du; izan ere, 27 urte daramatza Eva Mariak bide bera egiten: San Adrian ermitarako bidea.

Zuhaitz Gurrutxagak, berriz, Natirekin egingo du topo. Sasoiko dago Nati. Etxera igotzeko igogailua izan arren, oinez igotzen da beti, eta kontatuak ditu eskailera-mailak: 38. Pastorrekin egongo da Zuhaitz segidan. Artzain izana da Pastor, eta Ocho Apellidos Vascos pelikulan ere parte hartu zuen; hango kontuez arituko dira. Bombo eta Txarrantxas, berriz, betiko lagunak dira, parranderoak biak. Sukaldaritza ikastaroa egin dute, baita behin baino gehiagotan errepikatu ere. Horren zergatia kontatuko diote. Bukatzeko, baratzera joango da Zuhaitz Valerorekin. 84 urte ditu, eta segan ibiltzen da Valero; orrazia ere soinean darama beti.

"Herri Txiki, Infernu Handi: Etxarri Aranatz", gaur, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.