Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Albiztur aldera egingo du gaur "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak

EITB Media

Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak Tolosaldeako herriko bizilagunen eskutik ezagutuko dituzte inguruak.

  • Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Albiztur inguruko zelai batean, herria atzean dela

    Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Albizturrera egindako bisitan. Irudia: EITB Media

Tolosako eskualdean dagoen Albiztur herria ezagutuko dute Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik "Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren atal berrian

Lehendabizi, Pagadik Iñakirekin egingo du topo. Soinu txikia eta hegazkinak ditu gustuko. Hegazkinetarako afizioaren nondik norakoak azalduko dizkio eta baita Albiztur fandagoaren sorterria dela ere. Anderrek berriz, herriko hainbat bitxikeria kontatuko dizkio, tartean, Gipuzkoan harri bakarretik egindako askarik handiena bertan dagoela eta Donostiako Santa Katalina zubia Alkizako harriarekin egina dela. Xabierrek, berriz, kotxeekiko duen afizioa erakutsiko dio Pagadiri; hiru kotxe ditu eta hirurak marka berekoak. Animaliak ere baditu eta Ero zerria ezagutuko du aurkezleak. Bukatzeko, Karlosekin arituko da baserriko lanetan. Babarrunak eta artoa aletzen ariko dira, baita ardiei jaten ematen ere.

Zuhaitzek, bere aldetik, Joxe topatuko du San Gregorio ermitan. Belarrietako gaitzak sendatzen omen ditu. Danbolin txiki bat du eta gaztain hamaiketakoa egingo dute. Mari Carmenekin elkartuko da ondoren eta babarrunak prestatuko dituzte. Hurrengo herritarra, Juan Mari, emaztea ezagutu zuen garaiaz mintzatuko zaio karretilarekin etxe aldera doala. Bukatzeko Maribirekin kafea hartuko du aurkezleak, eta honek herriko lau Mariak Parisera joan zireneko anekdota kontatuko dio.

"Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren atal berria, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.