Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etatik aurrera

Leaburu-Txaraman izango da gaur "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa

EITB Media

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Leaburu-Txarama udalerria eta honen bitxikeriak ezagutuko dituzte bertako bizilagun batzuen eskutik.

0:26
Mikel Pagadi saioaren une batean

Tolosako eskualdean dagoen Leaburu-Txarama udalerria ezagutuko dute Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadik gaur gauean

Pagadik Luixarekin hasiko du eguna. Herriko alkate izana da eta herriak dituen bitxikeriak kontatuko dizkio. Herri bakarra izan arren, bi auzotan banatuta dagoela azalduko dio: Leaburu batetik eta Txarama bestetik, eta batetik bestera joateko Tolosatik pasatu beharra dago. Bestalde, Mari Carmen topatuko du paseoan, eta ile-apaindegian 45 urte pasata Pagadiren ilea moldatzera ausartuko da. Tailer mekanikoan aldiz, Jon topatuko du. Kotxe klasiko bat  garbitzeaz gainera, funtsezko ariketa batzuk ere erakutsiko dizkio Pagadiri. Eta azkenik, Jose Manuel eta haren zaldiak ezagutuko ditu, gainera, lehenengoz Reininga praktikatuko du zaldi gainean. 

Zuhaitzek berriz, Nikolasekin egingo du topo Txarama auzoan, egunero ogia hartu eta bost buelta ematen dizkio bertan dagoen eraikin bati; bost buelta, hiru kilometro, egunero. Emaztearekin bizi da Nikolas, Antoñitarekin, eta euren arteko maitasun historia kontatuko diote. Joxe Ramonek, bere aldetik, dituen bi txokoak erakutsiko dizkio Zuhaitzi, familia osoaren txokoa bat eta berea bakarrik dena bestea. Bakoitzak zein berezitasun dituen ikusiko du aurkezleak. Eta, horrez gain, Ixiar ere ezagutuko du, dantzari fina dela erakutsiko dio, eta Arrate Irratia eta "Ruta del Bacalao", biak dira onak Ixiarrentzat. 

"Herri Txiki, Infenu Handi" Leaburu-Txaraman izango da, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.