Herri txiki, Infernu Handi
Audientziak
"Herri Txiki, Infernu Handi" saioa 132.000 ikus-entzulek jarraitu zuten igandean
EITB
Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztutako saioak % 5,8ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 14,7ko kuota izan zituen.
-
"Herri Txiki, Infernu Handi" saioko irudi bat. EITBren bideo batetik ateratakoa
"Herri Txiki, Infernu Handi" saioak Arraia-Maeztura egindako bisitak % 5,8ko audientzia-zatia lortu zuen igandean, eta euskaldunen artean nagusi izan zen, % 14,7ko kuota bereganatuz.
Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkeztuta, saioak 132.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.