Herri txiki, Infernu Handi
22:00etan
'Herri Txiki' saioaren unerik dibertigarrienak izango dira ikusgai gaur gauean
EiTB
Tartean izango dira Arantzazu, Aginaga, Lazkao, Zuia, Fruiz eta Lesaka udalerrietan bizitako unerik gogoangarrienak.
Denboraldia agurtzeko, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren emankizuna bulego nagusitik egingo dute gaur gauean Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik. Ohiko aldrebeskeriak eta deabrukeriak lagun dituztela, azken denboraldi honetako unerik gogoangarrienen errepasoa egingo dute. Tartean izango dira Arantzazu, Aginaga, Lazkao, Zuia, Fruiz eta Lesaka udalerrietan bizi izandakoak.
Unerik dibertigarrienen bilduma gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.