Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Zuia, gaur gauean, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

EITB

Arabako Gorbeialdeko Zuia udalerria osatzen duten hamaika herrietako batzuk bisitatuko dituzte Zuhaitzek eta Pagadik.

0:27
'Herri Txiki, Infernu Handi Zuia'

Gaurko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, Arabako Gorbeialdera iritsiko dira Pagadi eta Zuhaitz, Zuiara, hain zuzen ere, eta udalerria osatzen duten hamaika herrietako batzuk bisitatuko dituzte.

Pagadik Marian ezagutuko du Ametzagan. Horren eskutik jakingo dugu zuiarrak, oro har, nolakoak diren. Handik Bitorianora iritsiko da, eta Josu gazteak landare haragijaleen bereizgarritasunak erakutsiko dizkio. Domaikian, Pagadik Beñatekin egingo du topo eta bere ahotik entzungo ditu piztia beldurgarriaren istorioa eta Oroko santutegiko miraria. Amaitzeko, bakailaoz egindako entsalada goxo bat jango du Patxiren eskutik, Murgian. Gutizia hori bloody mary berezi batekin dastatuko dute.

Zuhaitzek, aldiz, bide bazterrean geratuta dagoen gidari bati lagunduko dio saioaren hasieran. Itsasok gorroto du gidatzea, eta kopilotu gisa zein zoriontsua den azalduko dio Zuhaitzi, Murgiara bidean. Ondoren, Ametzagako Nekane ezagutuko du: 'Goenkale'k euskara ikasten zenbat lagundu zion azalduko dio. Telesailak iraun zuen urte gehienetan ikusle leiala izan zen ametzagarra. Handik Murgiara iritsiko da, eta bertan Txanki ogi banatzaileak lan egiteko duen modu interesgarria ezagutuko du: euskal astea. Azkenik eta bukatzeko, Guillernara igoko da Zuhaitz eta han Itziar aurkituko du, Gillernan bere herri propioa topatu duen gasteiztarra.

Elkarrizketa politak eta paraje ikusgarriak ezagutuko ditugu gaur gauean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan.