Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Audientzia

Igandeko 'Herri Txiki', saioaren historiako atalik ikusiena

EITB

Zuhaitzek eta Pagadik Agurainera egindako bisitak %8,1eko audientzia zatia eskuratu zuen eta euskaldunen artean %21,2ko audientzia zatira iritsi zen.

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak bere historiako daturik onenak lortu zituen igande gauean. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Arabako Agurain herria bisitatu zuten eta emanaldiak %8,1eko audientzia zatia bereganatu zuen. Halaber, euskaldunen artean audientzia-buru izan zen %21,2ko kuotarekin.

Saioak inoiz eskainitako atalik ikusiena izan zen, eta 128.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.