Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Kanpaikadak

Kanpaikadak zuzenean eskainiko ditu ETBk, Zumaiako San Telmo ermitatik

A.H. | EITB

Erredakzioa

Mikel Pagadik, Zuhaitz Gurrutxagak eta Sara Gandarak aurkeztuko dituzte.

0:24

Euskal Telebistak Gabon Zaharreko kanpaiak zuzen-zuzenean eskainiko ditu aurten, Zumaiako San Telmo ermitatik. Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren aurkezleek eta Sara Gandara kiroletako aurkezleak aurkeztuko dituzte kanpaiak Euskal Telebistako bi kateetan.

Itzurungo hondartzaren eta Flysch-aren gainean kokatuta dagoen San Telmoko ermita aukeratu du ETBk, zuzenean, aspaldiko partez, urteari agur esateko. Gau horretan ez da faltako sorpresa eta emanaldi berezirik, behar bezala 2016. urteari agur esan eta 2017. urteari behar den magia eta erakarmenarekin ongietorria emateko.

Aurretik, orobat, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saio berezia eskainiko da ETB1en. Kanpaien atarikoa izango da. Bertan, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Zumaian barrena ibiliko dira herritarrekin solasean eta, bide batez, kanpaiak eman aurreko prestaketa guztiak egiten.

Bai Zumaia herria eta baita San Telmo ermitaren inguruko paraje guztia ere Euskal Herrian eta hemendik kanpo oso ezaguna bilakatu da azkenaldian. Zinemak eta telebistak eman diote oihartzuna, batik bat, inguru paregabe horri. Horrez gain, Zumaiak oso egoki egiten du bat 'Herri Txiki, Infernu Handi' izpirituarekin.

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan Euskal Herriko herri txiki era erakargarrienak bisitatzen dituzten Pagadik eta Zuhaitzek, eta bertan herriko biztanleekin solasean jarduten dira. Umoreak, bi aurkezleen izaera bereziak eta bidean topatzen dituzten lagunen jardunak ematen diote saioari xarma. Hirugarren denboraldia estreinatu dute aurtengo kurtsoan eta arrakastatsu eskaintzen da igandero ETB1en.

gandero ETB1en.