Itxi

Herri People

Herri People

Herri People

22:00, ETB1en eta eitb.eus-en

Negua izango dute ardatz 'Herri People'eko pertsonaien istorioek

A.E.|EiTB

Neguaren erdian gaude eta lehen elurrak egin berri dituen honetan, urtaro hau modu berezian bizi dutenengana jo du Ibon Gaztañazpik.

0:18

Negua izango dute ardatz 'Herri People' saioko pertsonaien istorioek gaur gauean. Neguaren erdian gaude eta lehen elurrak egin berri dituen honetan, urtaro hau modu berezian bizi dutenengana jo du Ibon Gaztañazpik.

Donato eta Patxi Larretxea anaiekin izan da Gaztañazpi Auritzen. Bi baso mutil hauekin egur lanetan arituko dira Nafarroako mendien bihotzean. Nafarroatik mugitu gabe, Mailopeko negua zer nolakoa den kontatuko dute Atalluko Luis Zabalak eta Gaintzako Martin Estangak eta Izaskun Ezkurdiak.

Neguko hotza epeltzeko, Leitzako Arro baserrian hartuko du lan-taldea Kristina Saralegik. Bertan, taloak nola egiten dituen azaldu eta bere gutizia probatzeko aukera emango die leitzarrak.

A-15ean behera, errepideko bi profesional topatuko dituzte Berastegin. Felix Saizar autobus gidaria da, baina urte luzez aritu da elurra kentzeko kamioiarekin lanean batean eta bestean. Bertako herriko langilea da Mikel Garmendia, Felixen laguna. Egiten dituen lanen artean, elurra kentzen aritzen da negua joan eta negua etorri.

Errepidetik atera gabe, Ormaiztegiko Gorka eta Ion Izagirre anaiekin egongo dira. Neguko bizikleta saioak nolakoak diren kontatuko dute bi txirrindulariek.

Mungiako San Antontxutako ferian ere izango dira. Urtaro honetako azoka garrantzitsuenetakoa da gurean, eta hainbat pertsonarekin izango dira bertan azoka horren eta beren lanen nondik norakoak ezagutzeko.

Neguan kontu kontari aritzea ohikoa denez, Jose Luis Tapiari egingo diote bisita. Epele baserrian izango dira, Oiartzunen, Tapiaren neguko oroitzapenak nolakoak diren jakin asmoz.

Saskibaloiaren ondoren, 22:00etan hasita, izango da 'Herri People' saioa ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.

ta eitb.eus-en.