Hauxa2
22:00etan
Udako abesti bat sortzea helburu, gaurko 'Hauxa2' saioan
EITB
Onintza Enbeitak eta Ana Goitiak musikari profesional ezagunengana joko dute, udako abesti arrastatsu bat sortzeko aholkuen bila.
Onintza Enbeitak eta Ana Goitiak udako abesti bat egitea izango dute helburu gaurkoan. 'Hauxa2' taldeak udako hit arrakastatsua egin behar du eta lortzeko jende ospetsu ugari elkarrizketatuko dute, horien artean: Gozategi taldeko kideak, Zuriñe Hidalgo eta Ane Bastida Hesian taldeko abeslaria eta baxu-jolea, Gontzal Mendibil musikaria, erromerietako Luhartz musika taldea, Itxaro Mentxaka mezzosopranoa, Iñigito Txapelpunk eta Lekeitioko Kilin-Kala abesbatza.
Protagonista hauek guztiak elkarrizketatzeko Lekeition ez ezik, Zarautzen eta Orion ere izango dira. Tartean Karmen Marina bizilagunak eta Edurne eta Rosa Mari Lekeitioko andreek beren garaiko kantak eta istorioak ekarriko dituzte gogora.
Saioaren bukaeran sortutako udako abesti berria jende aurrean eta kontzertu erraldoi batean aurkeztuko dute. Uda honetako abesti arrakastatsuena izatea lortuko dute?
'Hauxa2' gaur gauean izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.