Gure Kasa
ETB1en, 21:15ean
Pilotari eskainitako saio berezia gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan
EiTB
Igandeko bibitako finalaz arituko dira Xabier Euzkitze, Elena Azpeitia, Joseba Ezkurdia eta Oskar Lasarekin.
-
Joseba Ezkurdia pilotaria. Irudia: EiTB
Igande honetan jokatuko den Eskuz Binakako Txapelketaren finalaren karietara, saio berezia prestatu dute 'Gure Kasa' saioko lagunek gaur gauerako. Pilotaz eta aurtengo bibitakoaz asko dakiten lau aditu izango dituzte platoan: Xabier Euzkitze, Elena Azpeitia, Joseba Ezkurdia eta Oskar Lasa.
Irribarria - Zabaleta eta Elezkano II - Rezusta bikoteen arteko partidan gerta daitezkeenaz mintzatuko dira Euzkitze eta Azpeitia kazetariekin. Azken partidak gogoratzearekin batera, batzuen eta besteen aukerak errepasatuko dituzte.
Joseba Ezkurdia 2018ko txapeldunarekin iazko finala gogoratu eta final historiko batzuk errepasatuko dituzte. Lasa III.a hiru aldiz izan da txapeldun: 1997an, 2000n eta 2002an. Orduko oroitzapenak eta aurtengo finalaren nondik norakoak izango dituzte hizpide Etxarri Aranazko pilotari ohiarekin.
Solasean aritzeaz gain, jolas egingo dute lau gonbidatuekin, eta telebistan egin zituzten lehen urratsen irudiak erakutsiko dizkigu Nerea Aliasek. Jon Garatek, bere aldetik, apustuak egiten jarriko ditu kalean topatu dituen herritarrak.
'Gure Kasa' saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.