Gure Kasa
21:30ean
Ainhoa Larrañaga eta Maria Redondo aktoreak izango dira gaur 'Gure Kasa' saioan
EITB
'Go!azen' telesailaren denboraldiko azken atala ostiralean da, eta bi aktoreek denboraldiaren amaieraren nondik norakoak emango dituzte.
-
Maria Redondo eta Ainhoa Larrañaga
Gaur gauean, 'Go!azen' telesaileko protagonistak izango dituzte 'Gure Kasa'n gonbidatu: Zuri eta Eli (Maria Redondo eta Ainhoa Larrañaga, hurrenez hurren). Ostiralean bukatuko da 'Go!azen 5.0' denboraldia, eta telesailari agur esango diote hainbat protagonistak. Gonbidatuek azken atal honen nondik norakoak aurreratuko dituzte, 'Go!azen' fenomenoaz arituko dira eta gomendioak emango dizkiete datorren denboraldiko castingetara aurkeztuko diren gazteei.
Gainera, Nerea Aliasek urduri jarriko ditu bi gonbidatuak ETBko artxiboan aurkitu dituen irudiekin, eta Nahiara Gagorekin jolasean eta imintzioka aritu beharko dira. Bestalde, Iban Garcia youtuberra gospel musika abesten ibili da kalean.
Amaitzeko, Maddalen Arzallus, "abestien zaindaria", Aramaion izango da, kantu zahar eta berriak ezagutzen.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.