Gure Kasa
21:30ean
Joseba Beloki txirrindulari ohia 'Gure Kasa'n izango da gaur
EiTB
Bere garaipenei eta momentu txarrei buruz hitz egingo du.
-
Joseba Beloki txirrindulari ohia 'Gure Kasa'n izango da astelehenean.
Gaur gauean Joseba Beloki txirrindulari ohia hartuko dute 'Gure Kasa' saioan. Miguel Indurainen atzetik, Frantziako Tourrean podium gehien dituen euskalduna da bera. Orain txirrindulari gazteei irakasten aritzen da, eta esatari lanetan ere ikusi dugu. Mila proiektu ditu esku artean. Bere garaipen handienei eta momentu txarrenei buruz hitz egingo du 'Gure Kasa'n.
Jon Gotzon Aldaparenak izerditan jarriko du Joseba bere galdera azkar eta dibertigarriekin. Izan ere, Dagoenean bonbon tarteak ezusteko erantzunak azaleratzen ditu astero. Nahiara Gagok jolasean jarriko ditu Telleria anaiak eta Joseba Beloki, eta Nerea Aliasek Oroitzapenen kaxa ekarriko du, Gasteizen izan baita Josebaren txikitako irakaslearekin eta familiarekin.
Azkenik, Iban Garcia youtuberrak sare sozialak aterako ditu kalera.
'Gure Kasa' 21:30ean emititzen da astelehenetik ostegunera ETB1en eta eitb.eus.en.