Gure Kasa
21:30ean
Jose Kruz Gurrutxaga aktorea eta Fran Lasuen musikaria, gaur gauean, 'Gure Kasa'n
EiTB
'Ulisesen bidaia' antzezlana sakonago ezagutzeko aukera izango dugu lan honetan parte hartu duten bi artistaren eskutik: Jose Kruz Gurrutxaga aktorea eta Fran Lasuen musikaria.
-
Jose Kruz Gurrutxaga eta Fran Lasuen. Argazkia: EiTB
'Gure Kasa' saioa Ulisesen bidaia antzezlanean murgilduko da gaur gauean; izan ere, Jose Kruz Gurrutxaga aktoreak eta Fran Lasuen musikariak, bertan parte hartu duten bi artistek, beraien antzezlana aurkeztuko dute. Ibilbide luzeko bi gonbidatu dira. Jose Kruz antzerkian eta 'Goenkale' eta 'Balbemendi' telesailetan ezagutu genuen; eta Fran Lasuen, Oskorri eta Izukaitz taldeetan lehenik, eta bakarka ondoren.
Gero, Aitor Frantsesenak bera bezala itsua den lagun bat aurkeztuko digu, Maialen Solau. Maialen emakume geldiezina da, surfa egiten du, gimnasiora joaten da eta Goalball-ean ere aritzen da.
Bukatzeko, Iban Garcia kalean gora eta behera arituko da jendeari kartak bota eta etorkizuna iragartzen.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.