Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Iñigo Vicens kirol prestatzailea, gaur, 'Gure Kasa' saioan

EITB

Ana Goitia moda adituak txandalaren eboluzioaren azterketa egingo du. Nola aldatu da kirol arroparen moda?

Entrenatzaile pertsonalen nazioarteko eguna da gaur; horregatik, ETB1eko 'Gure Kasa' saioan Iñigo Vicens, Euskal Herriko Personal trainer ezagunena hartuko dute platoan. Honen harira, Ana Goitia moda adituak txandalaren eboluzioaren azterketa egingo du. Nola aldatu da kirol arroparen moda?

Maddalen Arzallus, Hitzen Zaindaria, herriz herri ibiltzen da herrietako hitzen eta esapideen bila. Honako honetan. Ondarroan izan da, eta bertan ikasitako esaera mordoa ekarriko ditu platora.

Bukatzeko, Iban Garcíak 2017an sare sozialetan zer egon den modan esango digu, zer izan den tendentzia. Horrez gain, 2017ko youtubeko bideorik ikusienen zerrenda ekarriko digu.

Ez galdu, gaur, 'Gure Kasa' ETB1en eta eitb.eus-en!

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista saioak