Gure Doinuak
22:30etan
Lapurdin barrena, Anje Duhalderekin, gaur gauean, 'Gure Doinuak' saioan
EITB
Onintza Enbeitak Lapurdiko doinuak ezagutuko ditu.
Onintza Enbeitak Lapurdira joko du 'Gure Doinuak' saioaren gaurko atalean. Anje Duhalde abeslari ezaguna izango du bidaide, kostaldetik barrualdera.
Hainbat lagun eta musikari ezagun entzungo ditugu programan zehar, Maite Idirin abeslaria eta Pantxoa Karrere, tartean. Azken horrekin, gainera, Martin Larralde ezagunaren istorio pertsonala ezagutuko dugu 'Galerianoaren kantua' bezalako doinuen laguntzaz.
Anje Duhalderen ibilbidearen berri, ordea, etxetik jasoko dugu, Txomin semearen eskutik. Gainera, gure hainbat doinuri hitzak jarri dizkien emakume batekin elkartuko dira, Itxaro Bordarekin. Bestelako musika estiloek ere hartuko dute tartea, 2Zio rap taldearen eta Hiru Soinu folk taldearen eskutik. Amaieran, ezusteko ikuskizun berezi bat izango dugu Arrangoitzen.
'Gure Doinuak' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.