Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

21:20ean

'Gu ta Gutarrak 5'en estreinaldia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.E.|EiTB

Saioaren aurkezpena Donostian izan da, eta bertan izan dira Julen Telleria aurkezlea, Txurru eta Amaia kuxkuxeroak, eta Julen Hernandez (@Hola Julen) eta Iban Garcia (@despertavlogs) youtuberrak

'Gu ta Gutarrak 5' izango dugu ikusgai gaurtik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en, eta sorpresa eta berrikuntza ugari ekarriko ditu.

Julen Telleriak aurkeztutako 'Gu ta Gutarrak 5'ek 'Gu ta Gutarrak'en izate eta dinamikari eutsiko dio funtsean. 10 gazte, neska eta mutil, izango ditugu, 18tik 30 urtera bitartekoak. Elkar ezagutuko dute, eta hainbat proba egingo dituzte bai platoan eta bai elkarrekin bizitzen egongo diren etxe batean. Euren helburua, lehiakide jatorrenaren izendapena lortzea izango da. Ez dira faltako bolada berrian kuxkuxeroak gutarren inguruan duten iritzia emateko, ezta DJ Tirapu ere, une bakoitzari dagokion musika jartzeko.

Esan bezala, nobedade garrantzitsuak izango ditu 'Gu ta Gutarrak 5' honek. Kuxkuxeroen artean bi kide berri izango ditugu: Julen Hernandez youtuber donostiarra (@HolaJulen) eta Azkoitiko Iban Garcia (@despertavlogs). Gutarrei erronkak proposatzeaz arduratuko dira, besteak beste.

Saioaren aurkezpena Donostiako Bretxaren aurrean izan da asteazkenean. Bertan izan dira Julen Telleria aurkezlea, Txurru eta Amaia kuxkuxeroak, eta Julen Hernandez (@Hola Julen) eta Iban Garcia (@despertavlogs) youtuberrak, edizio honetako protagonistetako batzuk.

Beraiekin egon eta argazkia ateratzeko aukera izan dute jarraitzaileek eta #gutagutarrak traolarekin sareetara igotzeko.

Halaber, Txurruk Periscope bidez grabatu du aurkezpena, eta @gutagutarrakETB kontuan zuzenean ikusi eta #gutagutarrak traolarekin komentatzeko aukera egon da.

Elkarbizitzak garrantzi handia

Elkarbizitzak garrantzi handia izango du oraingo edizio honetan. Sorpresa izango da lehiakideentzat elkarrekin asteburu pasa joango diren lekua. Oraingo honetan, alde handia nabarituko da jatorren eta satorren egoeraren artean.

Bosgarren edizioa du 'Gu ta Gutarrak'ek eta, era berean, 5 zenbakiak garrantzi handia izango du. Bost neska eta bost mutil lehiatuko dira. Platoan izango diren sorpresa eta ezusteek bost zenbakiarekin zerikusia izango dute eta amaierako sariek ere bai.

Platoa berritu egingo dute eta bertan bost ate egongo dira. Ate bakoitza kolore ezberdinekoa izango da eta bere funtzio eta esanahia izango du, programa abian jartzen denean agerian geldituko denez.

Ezusteak, sorpresak, malkoak eta irribarreak ez dira faltako denboraldi honetan ere. Gutarren arteko harremanak izango dira, hori bai, oinarri nagusi.

'Gu ta Gutarrak 5', gaurtik aurrera, aste barruan, izango da ikusgai 21:20ean, ETB1en eta online.

ng>