Gu Ta Gutarrak
GU TA GUTARRAK
Maider jarri du arriskuan kuadrilla arrosak
Talde arrosak Maider eta Jon Urbieta aukeratu ditu kuadrilla uzteko. Halere, bakarra aukeratu behar denez, Txurru eta Iñaki Leuonaren esku egon da erabakia. Azkenean, Maider jarri dute arriskuan.
'Gu ta gutarrak' saioaren bigarren denboraldi honetan, arrosek bere kuadrillako lehenengo kidea arriskuan jarri behar izan dute. Edurnek eta Maiderrek Jon Urbieta aukeratu dute saioa utz dezan; Urbietak, ordea, Jon Beitia aukeratu du; bestalde, Beitiak Edurneri eman dio botoa; eta, azkenik, Iñaki Lekuonak eta Txurruk Maiderri eman diote. Hona hemen bakoitzak emandako botoak:
Edurne: J. Urbieta
Maider: J. Urbieta
J. Urbieta: J. Beitia
Iñaki Lekuona: Maider
J. Beitia: Edurne
Txurru: Maider
Beraz, Maider eta Urbietaren artean berdinketa izan da bina izendapenekin. Halere, bakarra aukeratu behar denez, Txurru gutarburuaren eta Iñaki Lekuonaren taldeko jatorrenaren esku egon da erabakia eta bien artean adostu behar izan dute arriskuan nor jarri. Lehenengo izendapenetan biek izen bera jarri dutenez, botoa ez aldatzea erabaki eta Maider aukeratu dute eserleku gorrian jesartzeko.