Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Aurrerapena

Kandidok dibortzioa eskatuko dio Aliziari, 'Goenkale'n

I.A.

Kepa presidente izendatuko dute Barbararekin ezkonduko den egun berean. Kandidok Aliziarekin duen harremana bukatu nahi du, eta dibortzioa eskatuko dio. Erika zakila mozten saiatuko da.

0:58

Gaur gaueko "Goenkale"n, egun berezia izango da Keparentzat. Batetik, lehendakari izendatuko dute Fundazioaren galan; bestetik, Barbararekin ezkonduko da, hainbat urtetan ezkontza atzeratu ostean. Biak ala biak oso garrantzitsuak dira Keparen bizitzan, baina Barbarak uste du garrantzia handiagoa ematen diola galari. Horrek haserrarazi egiten du.

Kandidok Aliziarekin duen harremana behin betiko eten nahi du, eta dibortzioa eskatuko dio. Aliziak ez zuen proposamena espero, eta gainditu egin beharko du.

Manexen eta Erikaren arteko harremanak ere arazo larriak ditu. Erika zakila mozten saiatuko da, Manexengandik urruntzen duen oztopo handiena dela uste baitu. Manexek den bezala maite du Erika, eta esan egingo dio. Halere, Erikak ez dio sinetsiko, eta ez du nahi Manex berarekin penagatik egoterik nahi.

Sabinoren zoritxarrerako, Luperen eta Asierren arteko harremana aurrera doa. Halere, Asierrek Luperi gezurra esan behar dio: bere bikotekide ohiarekin bizitzera joan beharra du, eta Luperi ez dio ezer ere esango.

Bestalde, Nekane oso gaizki dago. Polizia-etxeko egoera gero eta txarragoa da: Mitxel gero eta gehiago estutzen ari da Nekane, eta honentzat egoera jasanezina da.

Ez galdu "Goenkale", astelehen eta astearteetan, 22:25etik aurrera, ETB1en eta eitb.com-en.