Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Audientziak

"Go!azen" saioaren estreinaldia, 4-12 urte bitarteko umeen artean nagusi

EITB

Lehen atalak % 32,7ko audientzia zatia bereganatu zuen ostiralean 4-12 urteko umeen artean.

  • "Go!azen" 7.0

    "Go!azen" 7.0. Argazkia: EITB

Ostiralean, azaroaren 20an, "Go!azen" telesailak denboraldi berria estreinatu zuen eta lehen atalaren emanaldiak % 3,2ko audientzia-zatia bereganatu zuen, oro har, eta euskaldunen artean % 9,8ko kuota.

Umeen artean berriz, harrera bikaina izan zuen saioak. Audientzia-buru izan zen, 4 eta 12 urte arte bitarteko ikusleen arteko % 32,7ko audientzia-zatiarekin.

Horrez gain, 79.000 ikus-entzulek egin zuten bat saioarekin emanaldiko uneren batean.

Zazpigarren denboraldiko bigarren atala azaroaren 27an izango da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.