Itxi

Gailurra

Gailurra

Gailurra

22:15ean

Tolosako Araxesko itzulia, gaur gauean, 'Gailurra Martxan' saioan

EITB

Kirol munduko hainbat aurpegi ezagun izango dituzte asteon: Edurne Pasaban, Ibon Mugerza eta Abraham Olano, besteak beste.

0:20

Gaurko 'Gailurra Martxan' saioan, Andoni Aizpuruk erronka gogorra izango du aurrez aurre: Tolosako Araxesko itzulia. 42 kilometroko maratoi honek 2.000 metroko desnibela dauka, Ollaun, Otsabio, Santa Barbara eta Ulizar mendietan barrena.

Taldekide izango du Andonik Ibon Mugerza. Hainbat surf eta snow txapelketa irabazi ditu beso batean paralisia duen kirolari honek. Horrez gainera, bidelagun izango ditu, besteak beste, minbizia duten haurrei laguntzeko Juneren Hegoak elkarteko kideak, eta Lander Egia, Tolosatik Tokioraino bizikletaz egin duen mutila. Aste honetako saioan, gainera, 67 urteko mendizale bati emango diote sorpresa, mendi taldearen alde egin duen guztia eskertzeko. Eta orain dela gutxi ama izan den Edurne Pasaban alpinistarekin topo egingo dute.

Irati, berriz, 100 metroko leize berezi batean sartuko da, klaustrofobia gainditzen saiatzeko. Muskerraren bidean barneratuko da Bernardo Atxagaren eskutik, eta Altzoko erraldoiaren istorioa ezagutuko du Altzoko erraldoiaren familiako batekin eta Joseba Usabiaga eta Eneko Sagardoi aktoreekin. Halaber, Saharako umeei laguntzeko ekitaldi solidario baten parte hartuko du, Abraham Olano txirrindulari ohiarekin batera.

'Gailurra Martxan' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.