Gailurra Xtreme
22:30ean
Etapa azkar baina gogorra, gaur gauean, 'Gailurra X3EM' saioan
EiTB
1.800 metroko desnibel positiboa izango du Bujaruelo eta Sallent de Gallego arteko etapak.
'Gailurra X3EM' saioaren gaurko atalean Bujaruelo eta Sallent de Gallego arteko etapa jokatuko dute saioan jarraitzen duten zortzi lehiakideek. Guztira 38 kilometroko etapa izanagatik ere, oso lasterketa azkarra izango da.
1.800 metroko desnibel positiboak lehiakideak muturrera eramango ditu. Izan ere, hornidura puntua ez da 21. kilometrora arte izango, Panticosako bainuetxean. Helmuga 2.570 metroan izango da, Brazatosko mendi-lepoan.
'Gailurra X3EM' saioa ostegunetan izaten da ikusgai, 22:35etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.