Gailurra Xtreme
22:30ean
San Jaime Zubia eta Biados arteko etapa, gaur gauean, 'Gailurra X3EM' saioan
EITB
21 kilometro oso gorabeheratsuak izango ditu 6. etapako ibilbideak, eta esprintean amaituko da.
'Gailurra X3EM' saioaren gaurko atalean, San Jaime eta Biados arteko 21 kilometroko etapa gorabeheratsuari aurre egin beharko diote hamar lehiakideek. 1.660 metroko desnibel positiboa izango du 6. etapako ibilbideak, eta esprintean amaituko da. Hornidura puntua 7. kilometroan izango dute, Turmoren etxolan.
'Gailurra X3EM' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.