Gailurra Xtreme
Gaur, 22:30ean
Axi Muniainek eta Ibon Gaztañazpik Aneto mendia igoko dute 'Gailurra Xtreme' saioan
EITB
Pirinioetako gailurrik altuena igotzen ahaleginduko dira, elurrari eta hotzari ere aurre eginez.
Ibon Gaztañazpik Axi Muniain surflari zarauztarra izango du bidelagun gaurko 'Gailurra Xtreme' saioan. Aneto mendia, Pirinioetako gailurrik altuena, igotzen ahaleginduko dira. 3.404 metro ditu, eta elurrari eta hotz handiari ere egin beharko diote aurre bi abenturazaleek igoera gogorrean zehar.
'Gailurra Xtreme' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.