Itxi

Euskaraldia: gehiago

Euskaraldia: gehiago

Euskaraldia: gehiago

22:30ean

"Euskaraldia: Gehiago" saioaren azken atala, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Euskaraldia eta euskararen inguruko hainbat istorio berri ezagutzeaz gain, saioko momenturik onenak jasoko dira.

0:32
Antton Telleria arraindegian

Gaur gauean, "Euskaraldia: Gehiago" programaren azken atala emango da ETB1en eta eitb.eus-en. Edurne Azkaratek eta Antton Telleriak aurkeztutako azken saio hau berezia izango da, izan ere, Euskaraldia eta euskararen inguruko hainbat istorio ezagutzearekin batera, "Euskaraldia: Gehiago" programaren lau ataletan egondako momenturik onenak jasoko dira, testigantza hunkigarrienekin, istorio onenekin eta ariguneetako ekintza dibertigarrienekin.

Edurnek, Zestoan bizi den Marija Louvric kroaziarra ezagutu du lehenik. Lan kontuengatik bere senarra eta semearekin Zestoara joan zen orain dela hiruzpalau urte, eta berak, argi izan zuen euskara ikasi behar zuela Zestoan bizitzen hasteko. Ondoren, Irungo Juan Luis ere ezagutuko du. Familiagatik etxean beti gazteleraz egiten zuen gizon hori euskara ikasten hasi zen pixkanaka, bere amona euskalduna zelako eta harkk gazteleraz oso gutxi zekielako. Bestalde, Alegin bizi den Maliko apaiz bat ere ezagutuko du, Hervé Tienou. Bere istorioa ezagutzearekin batera kontatuko du euskaraz ikasi ondoren, orain mezak euskaraz ematen dituela. Eta azkenik, Edurne, Begoñarekin egongo da solasean. Begoñak, Gaztealdiko egitasmoan hartu du parte Iruñean, eta beste bederatzi gazterekin batera, eta zortzi egunez euskara hutsean bizitzeko apustua egin dute.

Anttonek berriz, aurtengo Euskaraldian hainbat negozio eta enpresetan sortutako arigune gehiago erakutsiko ditu. Horietako bat, Kanbon aurkitu du. Lapurdiko farmazia horretako Mailis Estebenek azalduko dio zergatik sortu duten arigunea beraien farmazian. Ondoren, Hondarribiko Endanea lore dendako langileekin ere egongo da Antton. Euskaraz ikasten dabiltzan hainbat langile daude bertan, eta sortu duten arigunearen barne, euren artean euskaraz nola moldatzen diren ikusiko du. Horrez gain, Alegiko Full Gas gimnasioan eta Zarauzko Otzarreta arrandegian egongo da. Amaia Albizu arrain saltzaileak ederki kontatuko dio Anttoni nolako giro euskalduna duten arrandegian.

"Euskaraldia: Gehiago" saioaren azken atala, gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1 en eta eitb.eus-en.