Etxekoak
Gaur, 22:30ean
Taberna bateko terrazara joango dira lehen aldiz "Etxekoak" telesaileko lagunak
EiTB
Gainera, beste ordu tarte batean ateratzeko asmoarekin, itxura gaztetzeko ahaleginak egingo ditu Xantik.
Lehen fasean sartu gara aste honetan, eta "Etxekoak" telesaileko Unai (Joseba Usabiaga) eta Oier (Iker Galartza) protagonistak taberna bateko terrazara joan dira lehen garagardoa bertan hartzera. Hori bai, Aitor (Mikel Losada) ezin izan da beraiekin elkartu probintzia ezberdinetan bizi baitira. Terrazara joateko asmorik ez duena, berriz, Arantxa (Miren Gojenola) izango da. Bi hilabete daramatza pelukeriara joan ezinik, eta, hitzordua lortu arte, ez du kalera irteteko asmorik.
Gainera, gaurko atalean jakingo dugu Eider (Miren Gaztañaga) bere maitalearekin geratu zen edo azken unean atzera egin zuen. Bestetik, Xantik (Kandido Uranga) bere itxura gaztetzeko ahalegina egingo du beste ordu-tarte batean kalera atera ahal izateko, berari dagokion txandan "zaharrak" baino ez baitaude.
Azkenik, Izarok bere esku dagoen guztia egingo du Mireiarekin duen harremana amaitzeko.
"Etxekoak" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.