Eitb Kultura
23:30ean ETB1en
Txomin Badiola artistarekin solasaldia, gaur gauean, "EITB Kultura" saioan
EITB Media
Gainera, Marina Lameirok 'Dardara' Berri Txarraken azken birako filma aurkeztuko du.
-
"EITB Kultura". EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia
Gaurko "EiTB Kultura" saioan, Txomin Badiola, Marina Lameiro, Irati Jimenez eta Telmo Trenor izango dituzte gonbidatu nagusi.
Txomin Badiola artistak bost urte eman ditu lan plastikorik sortu gabe, Madrilgo Reina Sofia museoak bere ibilbidearen atzerabegirako erakusketa egin zuenetik. Orain, ordea, Me parto de risa. Me muero de pena erakusketa egin du Bilboko CarrerasMugica galeriarako. Badiolaren estudioan izango da saioa, haren lanaz eta lan egiteko moduaz hizketan.
Ondoren, Marina Lameirok Berri Txarrak taldeari buruz zuzendu duen dokumentalaren zati bat erakutsiko du. Zinemagile nafarrak Berri Txarraken Ikusi Arte agur biran filmatutako Dardara pelikula martxoaren 19an iritsiko da zinema-aretoetara.
Irati Jimenez idazle eta kazetariak bere kultur proposamenen berri eman digu. Bukatzeko, Telmo Trenor musikariarekin solastatuko dira.
"EITB Kultura" 23:30ean hasita izango da ikusgai ETB1en, eta 01:00etik aurrera, ETB2n. Gainera, eitb.eus atarian ere ikusi ahalko da.